Gure tradizio gastronomikoaren zati diren plater goxoak; esaterako, masailak, tripakiak eta arkumearen, txahalaren edota txerriaren gibela edota hankak. Errezeta hauek egiteko erabili diren produktuek gure elikadura orekatzeko balio dute; izan ere, mota askotakoak direnez, elikadura propietate handiak dauzkate. Barrukiek eta barruki dendako produktuek proteina, bitamina eta mineral ugari dauzkate, eta kaloria gutxikoak dira.
Zapore, ehundura eta forma asko dauzkate eta, horri esker, plater errazak zein arinak eta kreatiboagoak zein sofistikatuak egin daitezke.