Lehen aldiz Espainian IGP zigilua duten behi eta ardi haragi freskoakbatu egin dira kontsumitzaileari Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) zigiluaren berri emateko eta kalitate izendapen hori ez duten beste haragietatik bereizten dituen ezaugarriak zeintzuk diren azaltzeko.
Innovacarne institutuak sustapen eta komunikazio kanpaina hau jarri du Europako Batasunaren eta Espainiako gobernuaren artean finantzatua, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren (MAPA) bidez hiru urtetan betetzeko, 2007 eta 2010 urte artean, hain zuzen, eta lau milioi eta zortziehun mila euroko aurrekontua du.
Komunikabideetan egindako zenbait ekintzaren bidez, liburuxkak eta zenbait argitalpen argitaratuta, sektorerako eta kontsumitzaileentzako, oro har, zein gastronomiako profesionalentzako hedapen jarduerak eginda, informaziorako material grafikoaren bitartez, etab., Innovacarne Institutuak IGP zigilua duten behi eta ardi haragia kontsumitzaileengana hurbilduko du.
Azken finean, Carnes únicas de tierras únicas (Eskualde paregabeetako haragi paregabeak).