alimentacion.es

Campo verde en primavera Paisaje campo soleado Campo en primavera Viñedo en invierno Cereal segado Arrozal Trigo segado Paisaje de cereales en primavera Campo de trigo Viñedo al atardecer Paisaje de un encinar adehesado Viñedo en verano
Lupa
Hemen zaude:: Azala > Kanpainak > Frutak > Egunean 5

Kanpainak

Frutak

5 al día

'5 al día' da munduan fruta eta barazki kontsumoa bultzatzen duen nazioarteko ekimena eta 5 kontinenteetako 40 herrialde baino gehiagotan dago. Bere helburuak ondorengoak dira:
Imagen de una mano abierta compuesta de fruta
  • Egunean 5 fruta eta barazki fresko errazio jateak dituen onurak ezagutaraztea.
  • Mezu hori gizartean zabaltzea, batez ere, haurren artean, haiek baitira horrelakoak kontsumitzearen onuradun nagusiak.
  • Gure gizartearen elikadura ohiturak hobetzea.
  • Pertsonako fruta eta barazki freskoen kontsumoa handitzea gomendatutako mailara iritsi arte.

Ekimen honek nazioarteko erakundeen laguntza du, hala nola, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearena (FAO).

'5 al día', fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko irabazi asmorik gabeko Espainia mailako elkartea, 2000.urtean eratu zuten ekimen hau zabaltzeko tresna izan zedin Espainian.

'5 al día es vital' (5 egunean, ezinbestekoa) lelopean Espainian 2004tik 2007ra, Europako Batasunaren eta Espainiako gobernuaren artean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren (MAPA) bidez, finantzatutako sustapen kanpaina garatu dute, bost milioi berrehun eta berrogeita hamazortzi mila euroko aurrekontuarekin.