Neurriak hartzen ditugu harrapaketak eta neurriak kontrolatuz lehen salmenta egin baino lehen eta ondorengo merkaturatzeaz arduratzen diren erkidegoetako eta tokiko administrazioekin lankidetzan arituta. Errespeta itzazu gutxieneko neurriak. Gure esku dago itsasoaren etorkizuna. Denon artean lor dezakegu "Pezqueñines" arrantzatu, banatu eta kontsumitzeari utzita. Hazi daitezen eta aberastasun, elikadura eta osasun iturri bilaka daitezen “Pezqueñines” kontsumitzen dugunean proteina-iturri handia galtzen ari gara. 60 gramoko merlenkak bi urte barru 2 kiloko pisua izango du. Gainera, heldu gabeko arrain baten hezur, azal eta errai proportzioa oso altua da ale heldu batekiko.
“Pezqueñines” babestuta zure osasuna ere babestuko duzu.